D´PIEDRA® IMAZ enpresak era guztietako harlanak egiten ditu, harri naturalean nahiz artifizialezko harrian. Enpresa 2009an abian jarri bagenuen ere, hargintzan eta marmolgintzan ibilbide luzeko marmolarien hirugarren belaunaldikoak gara. Tailer propioak ditugu eta, horrek, bezeroei tratu pertsonalizatua eman eta euren beharretara egokitzeko ahalbidetzen digu. Aplikazio berriak aurkitu nahian etengabe aritzeak, teknologia berriek eskaintzen duten aukerarekin batera, eraman gaitu denda-erakustoki bat zabaltzera, gure harlan guztiak ikusgai dituena. Izan ere, harlanak ikusgai egotea oso lagungarria da harlan bakoitzari atera dakiokeen etekinari eta aplikazio egokienari buruzko azalpenak bezeroei emateko unean.